Fronesi
Aristotelesen Nikomakorentzako etika obran, fronesia (antzinako grezieraz: Φρόνησις, phrónēsis) pentsamendu moralaren bertutea da, normalean «jakinduria praktiko» eta besteetan «zuhurtzia» bezala ere (zentzu batean hibris edo harrokeriaren neurrigabekeriari kontrajarria) itzulia. Zehazkiago, gauza praktikoetarako jakinduria-modu garrantzitsua da, trebetasun bat eskatzen baitu bertutetsuki nola edo zergatik jokatu bereizteko eta bertutea praktikan eta izaeraren bikaintasuna sustatzeko. Fronesis eztabaidarako topiko arrunta zen antzinako greziar filosofian.
Sofia ez bezala, fronesia gauzak aldatzeko nola eta zergatik jokatu behar dugun pentsatzeko trebetasuna da, bereziki gure bizitzak hobera aldatzeko.
Bere definizioa «kontzientzia» zen, hau da, ongiaren eta gaizkiaren arteko desberdintasuna ulertzea. Phronesis hitza phroneotik dator, «ulertu» esan nahi duena. Thomas McEvilleyk fronesi kontzepturako itzulpenik onena «arreta osoa» (ingelesez: mindfulness) zela proposatu zuen.[1]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Thomas McEvilley (2002) The Shape of Ancient Thought, 609. orr.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]![]() |
Artikulu hau filosofiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |